XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, euskalkien arteko desberdintasunak horrenbestekoak ez direla oharturik, tupustean berpiztu zait itzalia nuen barne bizi-poza.

Hainbat kexuren artean matematikako klaseak txanda hartu dio euskarakoari.

Errepasu gisa taulak eta neurriak astinduz, hamaika galdera egin dizkigu.

Nire gelakideen amorrurako, atal honetan nire maila altua dela frogatua gelditu da.

Jarraian, ariketaren zailtasuna kontuan izanik, inongo irizpiderik gabe, nahi bezala, lauko taldetan jartzeko agindu digu irakasleak.

Une zaratatsu baten ostean, hiru izan ezik (ni barne), gainerako ikaskide guztiak taldeka banatu dira.

Tamalez, aurrikusia nuen bezala, beste biek ez dute nirekin lanik egin nahi izan.

Adiskiderik ezean, eta etsipenaren mugan, buru-belarri lanean murgiltzea erabaki dut.

Asko kostata, baina azkenean lortu dut buruketaren korapiloa askatzea.

Behin amaiturik, hauspoen airea berriztatzeko premian, lehena izan naiz kanpora irteten.

Hiru orduko eserialdiaren ondoren, hankak luzatzeko beharra sentitu eta batetik bestera ibiliz, larre hauek eskaintzen didaten pastela dastatzeko aukera izan dut, ahuldurak urratutako indarrak, berrituz.

Baina lasaitasunak ez du luzaro iraun, arratseko bakea hautsiz, esku artean makila duela artzaina hurbildu baitzait erabat asaldaturik:

- Hi beltz! Hik jan omen ditut nire baratzeko azak!

Berriro ni egiten naute errudun!

Nola sinestuko ote du beltz baten sorospenik gabeko hitza?